XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTOA ISILTZEKO

Errotari bati astoak bere arrantzakin etzion gabez lorik uzten.

Abogadu batengana, zer egin ote zezakean galdetzera, bein agertu zen.

Erremedio erraza erakutsi zion abogaduak.

Atzeko isatsetik zintzilika arri bat iluntzean jartzen zion eta urren goizerarte etzuen astoak arrantzarik egiten ta errotariak ederki lo egiten zuen.